Ana Malagon

Niri buruz

1978an jaio nintzen Donostian, Euskal Herrian dagoen tamaina ertaineko hiri horretan, eta bertan bizi naiz.

Ikusentzuneko Komunikazioa ikasi nuen gidoilaria izan nahi nuelako. Hori ez zen ondo atera (konturatuko zinen dagoeneko) eta publizitatean hasi nintzen lanean, mundu digitaleko gauzak nire kabuz ikasten nituen bitartean.

Lan digitalak nire ogibide bilakatu ziren eta 2008an La Personnalité sortu nuen Goio Telletxearekin batera. Zerbitzu eta produktu digitalean diharduen estudio independente bat da, sistema konplexuen erabiltzaileei lana errazten lan egiten duena.

Bitartean liburuak eta zutabeak idatzi ditu eta ez dakit nola, egia esan.

Liburuzalea eta film eta telesail ikusle porrokatua naiz, ezkertia eta ez daukat maskotarik baina bai landareak. Ez naiz iraindua sentituko "woke" deitzen badidazu.

Nahikoa da niri buruz momentuz.