Ana Malagon

Orain

Azken eguneraketa: 2026-09-05

Bizitza

Lore zaintzan hobetu beharrean nago. Nire geranioek eskertuko dute.

Igerilekura noa astean bitan. Oso gustukoa dut lehenengo inmertsioaren lasaitasun sentipena. Hain barruan eta hain urrun sentitzen naiz aldi berean.

Teknologia

Big Tech delakoak saihesten saiatzen ari naiz, local first ikuspegi bat martxan jarriz. Webgune honetan Astro erabiltzen ari naiz orrialde estatikoen sorrerarako. Obsidian eta Nextcloud erabiltzen ditut nire oharretarako. Orain bertan ez du denborarik baina mini PC batean zerbitzari bat martxan jartzen ikasi nahiko nuke edo Pikapods bezalakoak probatu. Raspberry Pi 5 bat erosi berri dut eta oraindik zer egingo dudan pentsatzen nabil.

Jakinminak

Gehiago jakin nahiko nuke honi buruz:

  • Britania Handiko historia
  • Gauza arraro katolikoak eta arte sakroa orokorrean
  • Onddoak kontzeptu gisa
  • TESCREAL-en arrisku guztiak
  • Nola aurre egin faxismo modernoari
  • Cottage pornoa

Erritmoa jeitsi dut baina heriotzak nigan esnatzen duen interesak hor dirau.

Idazketak

Berriako zutabeak idazten ari naiz. Heriotzaren inguruko ipuin bilduma batekin ere ari naiz. Ea amaitzen dudan.

Lana

Honetan dihardugu La Personnalité-n:

  • Eusko Jaurlaritzarako diseinu sistema
  • Aplikazio bat osasun arloko fundazio batentzat
  • Beste herrialde bateko garraio sistemaren irisgarritasunaren aholkularitza
  • Garraio, logistika eta intralogistika enpresentzako aplikazioak

Arte eta kultura

Hemen jasotzen ditut ikusi eta irakurtzen ditudanak:

Azkenaldian oso lasaigarriak iruditzen zaizkit gregorianoak, erdi aroko musika eta folka.