Poztu egin nintzen
2007(e)ko urtarrilaren 22(a)Poz handia eraman nuen ostiralean, gurasoen etxean erdi abandonaturik zeuden diskette batzuen artean (gogoratzen disketteak?), galduta uste nuen ipuin sorta aurkitu nuenean. Desastre hutsa naizelako eta noizbait jasoko dut merezi dudan zigorra. Berrirakurtzean, ez dut neure burua ezagutzen. Batzutan lotsa ere sentizen dut. Bestetan, arrotz sentitzen naiz.
Ez dakit hasiera bat den. Korapiloa den ala guztiaren amaiera.
Baina poztu egin nintzen.