Ana Malagon
Blogean zaude
RSS harpidetza

Bilatzailea

Ongi etorri ubuntura

2007(e)ko apirilaren 14(a)

Poz-pozik nago nire euskarazko ubuntuarekin. Atzo berandu egin zitzaidan sarea jarri nahian, eta azkenean, eta ez dakit oraindik nola, gaur eguerdian tatxan! bat-batean konexioa nuen. Kable gabe, eta WPA-PSK enkriptazioarekin.

Pozik nago hartu dudan erabakiarekin. Momentuz ez da espero bezain zaila izan (konexioarena bai, baina konponduta dago). Filosofikoki pozik nago. Ideologikoki ere bai. Eta ekonomikoki ere, paretsu (inoiz ez dut xentimo bat ordaindu, hori ere egia da). Momentuz beste partizioan Windows-a mantentzen dut, baina ez dut uste kasu handirik egingo diodanik hemendik aurrera.

Jostailu berri bat dut eta moñoñoa da Gnomoa.