Ana Malagon
Blogean zaude
RSS harpidetza

Bilatzailea

Miseriaren konpainiak

2007(e)ko urtarrilaren 4(a)

Opor egun hauetan pelikulak ikusten ari naiz gauetan. Ohean ikusten ditut, bi manta gainean ditudala. Ohean afaltzen dut ere. Ez ditut pelikula gogorrak ikusten, ez baitatorkit ondo nire osasun mental ahulerako. Monty Python-enak berrikusi ditut. Txiste berberetan barre egiteko. Ez da maiz gertatzen. Komediek gaizki aguantzen dute errepikapena. Baina Monty Pythonek talentu berezi zeukaten.

Gaur, beste pelikula bat ikusi dut. American Splendor. Sentsazio arraro bat izan dut. Zera, nik ere, Harvey Pekar-ek bezala, eguneroko bizitzari buruz idatzi nahiko nukeela. Miseriek konpainia bilatzen dutelako beti. Raymond Carver-ek egiten zuen bezala, eguneroko tripako minei buruz idatzi nahiko nuke. Oihukatu gabe. Zaratarik egin gabe. Monty Python taldeak 1983an egin zuen bere azkeneko pelikula. Harvey Pekar-ek blog bat du baina ez du 2003tik eguneratzen. Carver, 1988an hil zen.

Eta miseriak? Miseriak hor dirau.