Limoiburuen hormonak
2007(e)ko urtarrilaren 2(a)Badakit erreferentzia musikalak sarritan sartzen ditudala. Baina gaur gauez, Lemonheads taldearen diska berria entzuten ari nintzela (bai, itzuli egin dira), 16 urte eta lerda xamarra nintzeneko egunak etorri zaizkit gogora. Atzo, bazkalondoko tertulian anaiak esan zuen hoixe dela adinik okerrena. Hormonak puri-purian daudela. Lemonheadsen musika hormonala izango zen orduan. Edo hala uste dut behintzat, inguratzen ninduten testosterona, feromona eta gainontzekoek sortzen zuten frustrazioa neure buruari azaltzen saiatzen naizenean.
Lemonheads taldea itzuli egin da (esan al dizut?) baina orain ez naiz frustraturik sentitzen. Urduri xamar. Besterik ez. Lehen, garai hartan, negar egiten nuen. Asko. Orain, apenas isurtzen dut malkorik.
Horren ordez, medikatu egiten naiz.