Islarik ez duten ispiluak
2007(e)ko urtarrilaren 28(a)Laister hasiko da hauteskunde kanpaina (Corte Ingleseko gabonak bezala, gero eta gehiago aurreratzen direlako beti) eta Eusko Alkartasunak wiki bat ireki du programa idazteko. Askok hitz egin dute 2.0 politikaren inguruan, eta hasiera batean, ekimen erromantizismoz ikusten ditudan arren, ondoren, azkenean islarik ez duten ispiluak bezala suertatzen zaizkit. Azkenean, gure herri honetan (eta beste askoetan ere) politika gorra delako. Ez dagoelako inolako elkarrizketarik. Eta ez naiz ETA-Gobernua “elkarrizketa ofizialari” buruz ari bakarrik. Gutxi batzuen monologoak dira soilik. Konpondu.net bezala.
Aspertuta nago.