Ana Malagon
Blogean zaude
RSS harpidetza

Bilatzailea

Hala bedi betirako

2006(e)ko irailaren 24(a)

Pelikula: Forever

Zuzendaria: Heddy Honigmann Hilerriak leku isil eta ilunak direla uste dugu sarritan. Baina Pariseko Père Lachaise-k mila istorio izkutatzen ditu bere baitan. Argiz eta itzalez beterikoak gehienak. Izen handiak mirestu egiten ditugu. Izen txikiek hunkitu egiten gaituzte. Hori da Père Lachaisen xarma. Eta hori da ere Forever dokumentalarena. Ederra bezain txikia. Pertsonak, artistak, obrak, oroitzapenak, poemak eta melodiak jasotzen ditu, hilerrian egunero biltzen direnen aintzarako. Gizon eta emakume famatu eta anonimoen “souvenir” gisa, behin bizitakoak hilik egon arren, arteak eta edertasunak oroitzen ditugun bakoitzean dirautelako.

Eta hala bedi. Betirako. [tags]zinemaldia[/tags]