Fedearen indarra
2006(e)ko irailaren 24(a)Pelikula: El camino de San Diego
Zuzendaria: Carlos Sorin
Beti harritu nau Argentinak Diego Armando Maradona, herriko seme kuttunenari azken urteotan barkatu dizkion guztiak. Horretaz konturatu nintzen, Bartzelonan nengoela, gauez telebistan berak aurkeztutako “La noche del diez” programa ikusten nuenean. Argentinak jainko bat du eta hori Diego da eta hori erakusten du El camino de San Diego filmak. Historias MÃnimas eta El perro lanen Carlos SorÃn zuzendariak ederki menderatzen du pertsona txikien erregistroa. Pertsona txikien inozentzia ameslariak, une latzenetan fede bilakatu eta aurrera joaten lagutzen dituena. Inozentzia hori ez genuke sekula galdu behar. Pertsona txikien indarra hortan baitago.
[tags]zinemaldia[/tags]