Ana Malagon
Blogean zaude
RSS harpidetza

Bilatzailea

Familia mormoi baten bila

2006(e)ko urriaren 6(a)

Izugarria Barrapunton oraintxe topatu dudana. Mormoiek aspaldidanik duten zerbait izango da, eta askok pentsatuko duzue “orain enteratzen zara?”, baina proiektua ez zain makala iruditzen eta hemen jarri nahi nuen: mundu mailako zuhaitz genealogiko bat sortzea. Family Search delako honetan nire bi lehenengo abizenak bilatu ditut. Erantzunak xelebreak dira bederen. Bilaketaren arabera, Mexikar populaketaren erdia nire senideak dira. Eta Filipinetakoa, zer esanik ez. Nirekin zerikusia izan dezaketen datu gutxi topatu ditut ordea. Malagonen bat Tarragona aldean (aitona Bartzelonakoa nuen), eta ezer gehiago. Zalduarik ez Gipuzkoan (amaren familia osoa Zumarragakoa dut).

Snif. Nik mormoiak izan nahi nituen sendian, Jansport motxila eta “Elder Ana Malagon” jartzen duen txarteltxoa eraman ahal izateko. Motxila badut, baina txartela? Emango al didate honelako arbasoekin?