Ana Malagon
Blogean zaude
RSS harpidetza

Bilatzailea

Errinozero itzultzailea

2006(e)ko abenduaren 10(a)

Lehengoan, tximini baten ondoan, Xabi, Ainara eta hirurok literaturaz aritu ginen hizketan. Xabi Galiziako Rinoceronte argitaletxeari buruz aritu zen. Gaur egungo literatura galegora itzultzeko bi gaztek sortutako ekimena. Harpidetzaren bidez funtzionatzen du. Edizio txiki eta eleganteak. Izenburu interesgarriak dira eta beti sartzen dute beraien liburuetako bat galegoz salduenen artean. Itzultzaile sare indartsu bat behar dute proiektua aurrera ateratzeko, baina momentuz, ari dira, islandiar, frantses, finlandiar, italiar, eta bestelako hizkuntzetan idatzitako liburuak galegoz argitaratzen. Eta ez nolanahiko izenak: Bohumil Hrabal, Michel Houellebecq, Julian Barnes, etab.

Jo, ze inbidiya.