Ana Malagon
Blogean zaude
RSS harpidetza

Bilatzailea

Bizikletak eta Francoren komeriak

2006(e)ko azaroaren 7(a)

Aspalditik buruan bueltaka dudan zerbait da nire hirian, Donostian, gertatzen den zerbait. Gehienentzako txorakeria izango da, baina kezkaturik nauka, bidegorriz eta txirrindaz betetzen ari den hiri honetan txirrinda-denda eta konponketa tailerren falta. Gaur arratsaldean Antiguora joan naiz nire bizikletari ITV bat enkargatu nahian eta zera esan dit dendako neskak: “Harrituko zaitu baina ordua eskatu behar da tailerrerako eta ezin duzu azaroaren 20a baino lehenago hartu txanda”. Eta Donostian denda gutxi gehiago dagoenez, eta kokapenagatik hoberen datorkidana hau denez, burua makurtu eta baietz esan diot, azaroaren 20rako ekarriko dudala nire txirrinda bueltan.

Franco-ren garaiko komeri bat dirudi honek.