Begi-zuloak eta amak
2007(e)ko urtarrilaren 16(a)Eta azkenean, egun batzuen ostean, jendeak Iphone-ari buruz hitz egiteari utzi egin zion eta gurasoak bisitatzen hasi. Apple-en telefono berri liluragarriak hori ekarri baitzien burura: aspaldian ez zutela familiarekin berba egiten. Ez zen videocall bat izan. Amak ez baitaki horrelakorik.
- Begi-zuloak dituzu eta argala zaude - esan dute amek.
- Mundu modernoa da, ama. Ez dut astirik. Hainbeste dago egiteko. Eta hain azkar. - Baina begi-zuloak dituzu eta argala zaude.
- Bai ama.