Ana Malagon
Blogean zaude
RSS harpidetza

Bilatzailea

Aukerak

2007(e)ko irailaren 12(a)

Zera pentsatu dut dutxan gaur ilea garbitzen nuen bitartean: denok merezi dugu aukera bat. Oso sakona, ezta? Baina hausnarketa xume honek badu bere zerikusia azkenaldi honetan bueltaka daramadan proiektu kakapilarekin eta Kiva.org Aitorren bidez deskubritu izanarekin. Ez, ez dut honelako banku bat sortzeko asmorik. Baina ondo aztertuko dut eta konfiantza ematen badit, zergatik ez, aukera horiek ematen lagundu nahi nuke.