Ana Malagon
Blogean zaude
RSS harpidetza

Bilatzailea

X-izpiak

2006(e)ko irailaren 23(a)

Pelikula: Sleeping dogs lie. Zuzendaria: Bobcat Goldthwait.

Pertsona bakoitzari X-izpi batekin begiratuko bazenio, sekretu handi bat topatuko zenuke bere barnean. Denok ditugu kontatu gabeko uneak, bizipenak, pentsamentuak… Eta hala bedi. Hori da Sleeping dogs lie pelikula estatubatuarraren muina. Egoera lotsagarriz, elkarrizketa barregarriz eta pertsonaia harrigarriz beteriko filma. Ez dut uste sari nagusia eramateko modukoa denik, baina tira, gaur egun oso konplikatua den zerbait lortu du: inteligentziarekin aretoan bertaratutakoei ordu t’erdi atsegin bat pasaraztea. Ez da gutxi, hitz handiz baina kontzeptu txikiz beteriko mundu batean.

[tags]zinemaldia[/tags]