Teilatuetatik zintzilik
2006(e)ko azaroaren 2(a)Inprobisazioa gustatzen zait. Baina gauza bat inprobisazioa da eta beste bat desbarajustea. Eta azken aldian, desbarajuste gehiegi ikusten dut eta inprobisazio gutxi. Baina tira, euria ari du Madrilen eta bihar etxera bueltatuko naiz. Bakarrik gosaltzen dut, nire inguruan esertzen diren familien artean. Italiar askotxo. Lagunik ez. Bakardadeaz disfrutatu dut. Arrotz sentitu naiz. Eta era berean, teilatuetatik zintzilikatzen diren antenengatik liluraturik.
Gauzak pixkat gehiago maitatu behar ditut. Ikasten ari naiz.