Ana Malagon
Blogean zaude
RSS harpidetza

Bilatzailea

Ezer berri krisiaren aurrean

2008(e)ko irailaren 19(a)

Atzokoan benetan kezkatu egin nintzen. Ez dakit zein egunkaritan irakurri nuen Gipuzkoako Foru Aldundiak kreditua eska dezakeela inbertsioei aurre egiteko. Horrez gain, zenbait departamentuk gastu murrizketa jasango dute. Horien artean, kultura, kirola, nekazal garapena eta “oh, my god”, berrikuntzako departamentuak. Ez al zuten  esaten krisiatik ateratzeko “sormena” behar zela? Ez al genion ekonomiaren dibertsifikazioaren bideari ekin behar berrikuntzaren bidez? Ez al zen Gipuzkoa herri berritzailea bilakatu behar?

Krisiari betiko irtenbideekin aurre egin behar badiogu, aurki gerraren bat izango dugu berriz.