Ana Malagon

Kaixo, lagun

Nire izena Ana da.

Produktu eta zerbitzu digitalak diseinatzen ditut.

Horrek esan nahi du galderak egiten ditudala, entzun, pentsatu, kaosa txukundu, pentsatu berriz, prototipatu eta diseinatu egiten ditudala proiektu digitalak. Hori guztia La Personnalité, 2008an ko-sortu nuen estudioan egiten dut.

Idazten dihardut ere bai.

Ez dakit zergatik, baina hiru ipuin liburu idatzi ditut euskaraz eta hilabetero zutabe bat argitaratzen dut Berrian.

Zer da leku hau?

Erantzun on bat eduki nahiko nuke. Hartu ezazu webgune pertsonalak jario bat baino lorategiak zireneko garaiari eginiko omenaldi bat bezala. Edo egiten edo interesatzen zaizkidan gauzen errepositorio txikitzat bederen.